XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORBISO

Zubi asimetriko honek egitura desberdineko bi begi ditu eta argi islatzen ditu denboran zehar jasaniko aldaketak.

Egitura zaharrari dagokio ezkerraldeko arkua eta handik igarotzen da Istora errekako ur gehiena; eskuinaldeko arkua, aldiz, jatorrizkoa hondoratu eta gero eraiki zuten.

Jatorrizko aldeko arkua erdi-puntukoa da eta eskuairan eraturiko dobelak, baina luzera eta altuera desbedinekoak, ditu ahoetan; gangabarnea landu gabeko harriz egina da eta oraindik ikus daitezke zinbria-kaxaren markak.

Gainerako atalak elkarri itsatsiriko harri landu gabeaz egina da, morteroz junteatua; gisa horretan egina dago dena, karela ere, uraz goitiko aldean.

Uraz behetiko aldean, ordea, arkuaren giltzarriaren tangentean luzaturiko inposta batek eteten du apareju horren monotonia, bide-kota adieraziz.

Zubibidea horizontala da, asfaltatua gaur egun, eta karelen errematean grapaz edo, dokumentuak dioen bezala, galapagos enplomados con plomo loturiko harlauzak ageri dira.

Eskuinaldeko atalak berriagoak eta aurrekoak baino zabarragoak dira.

Desberdinak dira arkua eta aparejua.

Arkua eskartzanoa da eta ahoan harzabal ia landu gabeak eta, hori bai, neurri beretsukoak, ageri dira.

Eraikuntza-fase honetakoa da, halaber, oin laukizuzenean eraturiko pilarea; zubibular angeluzuzen batek babesten du pilarea uraren oldarretatik eta arkuaren giltzarriaren pareraino goratzen da zubibular hori.